XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGINDUA, 1992ko urtarrilaren 20koa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuarena, Banco Popular Español S.A.-ren legezko ordezkariak jarritako 2246/88 zk.ko Administrazioarekiko Auzitarako Errekurtsoari buruz, Euskal Herriko Zuzentza Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzitarako Sailak emandako epaia betetzeko xedapena ematen duena.

1988ko azaroaren 9ko Erabakiaren kontra eta Laneko Lurralde Ordezkaritzak ST-96/87 espedientean emandako erabakiaren aurka, Banco Popular Español S.A.-ren legezko ordezkariak jarritako 2246/88 zk.ko Errekurtsoa aztertu du Euskal Herriko Zuzentza Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzitarako Sailak, eta 1992ko urtarrilaren 7an epaia eman du; berorren xedatze zatiak honako hau dio:

Banco Popular Español S.A.-k, 1988ko azaroaren 9ko Erabakiaren aurka, 2246/88 zk.ko Errekurtsoa jarri zuen.

Erabaki horrek, Laneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak ST-96/87 espedientean emandako erabakiaren aurka jarritako Gorajotze Errekurtsoa ez zuen onartu.